1989tik Greenpeaceko bazkidea naiz, eta orduan oraindik, Mutrikun arrantzaliak eta itsasontziak zeuden. Ez nuen imajinatuko hain agudo amaituko zenik herritik arrantza mundua.
Agian berandu gabiltz, baina badaude betiko arrantzaren alde apostu egin duten arrantzaleak. Hondarribiako Julianen bideoa ikusi nuen Arctic Sunriseren barruan eman ziguten hitzaldian, eta berak horren alde egin du.
Gaur goizean atera da Arctic Sunrise Baionarantz eta kanpaina Londresen amaituko dute hilabete barru.
No hay comentarios:
Publicar un comentario