sábado, 22 de noviembre de 2014

Pinastegiko ahuakateondoa

Euskadi Irratiko Landaberri saio batean gauza bitxi bat entzun nuen, Ibirrixan Piñastegi plazan ahuakateondo (aguacate) eder bat dagoela eta 66 urte dituela. Guzti hau Mutrikuko Moisesek kontatu zien Landaberrikoei gutun baten bidez.


 Ikustera eta argazkiak ateratzera bertaratu nintzenean, bi emakume nagusiekin topo egin nuen eta batek esan zidan berak ere programa berbera entzun zuela eta ez zekiela arbola haundi harek ahuakateak ematen zituenik. Esan zidatenez urtero fruta txiki asko ematen ditu. Mutrikuko mikroklima dela eta sarritan entzun dut limoi ederrak jaiotzen zirela, baina ahuakatea!!??

Foto

Programa entzun daiteke 00:34 minutuan gutxi gora behera
LANDABERRI 2014 URRIAK 11






WIKIPEDIA euskeraz       



  WIKIPEDIA gazteleraz
z