lunes, 29 de marzo de 2010

Moila gainian sariak ...

Jaietako programatik aterata. Malenak 1985

sábado, 20 de marzo de 2010

Intxirrixa gainezka!


Argazki hau 1985eko Malenetako programatik aterata dago. Orduan Intxirrixan, marea behean egoten zen giroa ikusten da. Motor txikixak eta haundixak ere, garbitzeko eta pintatzeko aprobetxatzen zen. Sasoi hartan nere aitxak eta bere anaixa tio Joxek, "Maria Aranzazu" motor txikixa bertan konpontzen  zeuen. Argazkian hor agertzen da gure "tio Joxe" eta Jesus "Begizuri" esandako motor txikiaren alboan. Nere aitxa uste dut makurtuta dagoela. Beste ezagun batzuk ere ikus ditzakegu, batzuk jada ez daude gurekin. Kofrai Zaharra ere desberdin dago, oraindik terraza itxi gabe eta restaurant bihurtu gabe.
Programa honetatik aterako ditut beste argazki batzuk. Merezi du.

viernes, 12 de marzo de 2010

ahotsa.com



Mutrikuko euskera entzuteko aukera paregabea daukagu web-orri honetan, ahotsa.com. Ez euskera bakarrik, antzinako Mutriku nolakoa zen ezagutzeko posibilitatea ere ematen digute mutrikuarren ahotik entzunez. Honelako proiektuen atzetik beti dago norbaiten ekimena eta lana. Oraingoan, Garbiñe Garagarza eta Nerea Arrizabalagari eskertu behar diegu euren lana. Eurei esker Mutrikun bizi ez garenok , nahiz eta Ameriketan egon, entzun dezakegu Mutrikuko euskera.

Ez hori bakarrik, betirako altxor bat bezala geratu da gordeta denok entzuteko eta gozatzeko moduan. Ezagunak ditugun hainbat herritar ikus eta entzun ditzakegu: Manuel Arrizabalaga, Benita "Piker", Lore "Paletas", Maritxu "Benteria", Angel "Keleo", ... Ea hasitako lan hau ugaltzen den denon ekarpenekin.

sábado, 6 de marzo de 2010

Burumendi mendi taldea eta Zuatzu taberna



Liburu zahar baten orrialdeen artean Burumendi Mendi Taldeko txartela aurkitu dut. Mendi tontorreko buzoietan utzi behar genuen gure izena jarriz eta gero beste mendizale batek Zuatzu (Bar Teodoro) tabernara bidaltzen zuen, horrela, tontorra egin genuela frogatuz.  Txarteleko euskera bitxia da,  batez ere alurkin hitza, ez dut entzun sekula.
Txartel hau ikustean hainbat gogorapen etorri zaizkit burura. Inguruko mendietara egiten genituen irteerak eta zenbat kantatzen genuen.
Baina batez ere emakume bat eta toki bat gogoratu ditut, Mª Luisa Zuatzu eta bere taberna xelebrea. Ni txikitan sarri joaten nintzen nere aitxakin. Bertara  gizonak kartetan jokatzera joaten ziren etxetik arraina eramanez eta Mª Luisak bere sukaldean prestatzen zien afari-merienda. Garai hartan mahai gainetan ardo kuartilloak zeuden, itxuraz, oraindik ez zen txikiteatzen.