jueves, 23 de julio de 2009

Mutriku erria, Mutriku maitia, Mutriku guria...!!


Gaur ume danakin batera herri osoak kantatuko du Zezilio Pagoagak egindako ereserkia, datorren urtean 40 urte beteko ditu gainera.
Hemen goian gabonetan izan dudan opari hunkigarriaren argazkia.

Malen txiki egunian gazte denborako jaixak gogoan














Oraingoan, 1977.eko jaietako egitaraua dakart nere blogera. Azalean Iñigoren argazki zoragarria, zidarrezko ikutuarekin, eta bertan ikusten denez oraindik Motrico ginen paperetan. Barruko orrialdetan euskara ageri da indartsuago baina gure herriaren izenarekin zalantza zegoen, Motriku, Motriko...
Gogoratzeko datu bat, jaiak Mutrikuko Erregina edo Reina de Motrico aukeratzen hasten ziren KAI CLUB Sala de Fiestas-en, egun batzuk lehenago.
Antonio Arrietak idatzitako bi artikuluak interesgarriak dira: bata 50 urte lehenagoko Malenak gogoratzen, eta bestea C.D. Mutrikuk izandako denboraldi ona kontatzen. Bigarren urtean jarraian Preferenteko txapeldunak.
Hasierako goiko plazako argazkia ere bitxia da neretzat. Bertan plaza inguratzen zeuden tablau zaharrak ikusten dira, zenbat orduegoten ginen euren gainean bai zezenak edo txarlotada ikusten (argazkian bezala) edo gauean jendea dantzan eta pasatzen ikusten.

lunes, 6 de julio de 2009

800 urte... ez da gitxi!!

Ekainaren 28an arrantzaren inguruko lanbide zaharren eta bale harrapaketaren antzezpena burutu zen. Itxas Eguna. Orainguan neure anaixak, Romuk, ateratako argazki batzuk jarri ditut ospakizun polit honetan ez bainintzen egon.