sábado, 9 de febrero de 2013

Lur-jausia txabolen gainean

Atzo, azkeneko euri ugariak direla eta, Samikolla eta moilararteko maldan lur-jausia gertatu zen. Gure herriaren irudi eta hainbeste aldiz fotografiatuak izan diren  txabolak, kaltetuak izan dira.
Nerea Arrizabalagak, Txikiñek, bidali dizkit argazki hauek:







sábado, 2 de febrero de 2013

Gaur Santa Eskean ateratzeko eguna


DIOS TE SALVE ONGI ETORRI
JAUNAK ZORION DIELA
LEGEAREKIN KUNPLITZEN DEGU
SANTA ESKEKO EGUNA


Gaur otsaileko lehenengo zapatuan Santa Eskean ateratzeko eguna.

1992ko otsailean grabatutako Santa Eskea ikusteko aukera dugu Jon Bertsolaritza Hezk Ar.ri esker.
Hogeita bat urte pasa direnean gustura ikusten da bideo hau.