Hau kantatzen omen zen Mutrikun XX. mende hasieran Gaba Beltza ospatzen zenean. Ondo agertzen du Nagore Irazustabarrenak 2001ean Argia aldizkarian egin zuen erreportaian:
Gaba Beltza: Herioren festa Mutrikun
Mutrikuarra ez denari asko kostatzen zaio jai hau bertakoa eta aspaldikoa dela sinistea. Orain mundu globalizatu honetan, Halloween jaia heldu da Euskal Herrira eta jende askoren gaitzespena lortu du. Umeek eskoletan, ingeleseko orduan, hainbat bider margotu dituzte kalabazak eta eskeletoak, eta azkenean etxeetara heldu da anglosaxoniarren ospakizuna. Horrela gaitza da gure kultura jakinaraztea.
Hori bera gertatu zitzaion Joxemari Carrereri ipuin beldurgarriak kontatzeko gonbidatu zutenean. Horri ezker jakin zuen bere amak ere txikitan ospatzen zuela.Carrere kontalaria.
Mutrikun gaba esaten dugu, baina Xabier Kintanaren idatzi batek izan zuen iruzkin zerrenda luzea eztabaida honetan.