Hilabete txarrenak
pasatu dira, baina oraindik falta da errepide osoa berriztuta ikusteko.
lunes, 11 de noviembre de 2019
lunes, 23 de julio de 2018
lunes, 5 de enero de 2015
sábado, 22 de noviembre de 2014
Pinastegiko ahuakateondoa
Euskadi Irratiko Landaberri saio batean gauza bitxi bat entzun nuen, Ibirrixan Piñastegi plazan ahuakateondo (aguacate) eder bat dagoela eta 66 urte dituela. Guzti hau Mutrikuko Moisesek kontatu zien Landaberrikoei gutun baten bidez.
Ikustera eta argazkiak ateratzera bertaratu nintzenean, bi emakume nagusiekin topo egin nuen eta batek esan zidan berak ere programa berbera entzun zuela eta ez zekiela arbola haundi harek ahuakateak ematen zituenik. Esan zidatenez urtero fruta txiki asko ematen ditu. Mutrikuko mikroklima dela eta sarritan entzun dut limoi ederrak jaiotzen zirela, baina ahuakatea!!??
Programa entzun daiteke 00:34 minutuan gutxi gora behera
LANDABERRI 2014 URRIAK 11
WIKIPEDIA euskeraz
WIKIPEDIA gazteleraz
z
Ikustera eta argazkiak ateratzera bertaratu nintzenean, bi emakume nagusiekin topo egin nuen eta batek esan zidan berak ere programa berbera entzun zuela eta ez zekiela arbola haundi harek ahuakateak ematen zituenik. Esan zidatenez urtero fruta txiki asko ematen ditu. Mutrikuko mikroklima dela eta sarritan entzun dut limoi ederrak jaiotzen zirela, baina ahuakatea!!??
Foto |
Programa entzun daiteke 00:34 minutuan gutxi gora behera
LANDABERRI 2014 URRIAK 11
WIKIPEDIA euskeraz
WIKIPEDIA gazteleraz
z
lunes, 28 de julio de 2014
Erraldoien topaketa
Uztailaren 27an hiru herrietako erraldoiak eta buruhandiak elkartu ziren Mutrikun.
Catalunyatik, La Colla de Geganters i Grallers de Sant Celoni,eta Gipuzkoatik Añorga eta Mutrikuko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak.
Martí i Mª del Puig |
Mari, Urtzi-Thor, Sorgin eta Akerbeltz |
Añorgako alkatea eta alkate andrea |
Añorgako buruhandiak |
Goiko plazan |
Beheko plazan |
Añorgako buruhandiak |
Erdiko kaletik gora |
Mutrikuko buruhandiak: Oker, Alper, Txoro eta Txotxolo. |
Etiquetas:
añorga,
buruhandiak,
erraldoiak,
mutriku,
sant celoni
sábado, 21 de junio de 2014
Atxukale
Atxukaleko barrukaldea asko erabilitako gunea da mutrikuar guztiontzat. Ume eta gazte garaian hor egoten ginen lagunekin berriketan, pipak jaten...Hain ume ez ginenean ere gogoratzen dut bertan TXORRO-MORRORA jolasten berandu arte. Garai hartan gazteok ez genuen "lokalik", Atxukale zen gure nerabezaroko txokoa.
Nagusiak ere etortzen ziren bertan zegoen barometrua ikustera eta han egoten ziren itsasoari begira.
Urteekin barometroa apurtu zen/zuten, hormak zikindu... Ez dugu lortu hainbeste maite dugun txoko hau garbi mantentzea.
Orain arnasa berria etorri da Atxukale aldera. Begira ze ideia ederra hiru hormak txukun eta politak uzteko. Ea oraingoan lortzen dugun denon artean bazter kutxun hau garbi edukitzen.
viernes, 16 de mayo de 2014
MOTZ MOTZIAN 2014
Aurtengo Motz-Motzian promozionatzeko bideoa
Eta hemen iaz Mutrikuko Udal Musika Eskolak egindakoa, Roberto Vergarak editatua.
domingo, 4 de mayo de 2014
Goienetxe Gaztandegia txapeldun Idiazabalen
Gaur Idiazabalen XVII. GAZTA EGUNA ospatu da eta Mutrikuko GOIENETXE Gaztandegia izan da irabazlea. ZORIONAK!!!
EITB
EITB
domingo, 30 de marzo de 2014
domingo, 9 de febrero de 2014
DENBORALA
Joan zen asteburuko denborala Bermion ikusi nuen. Mutrikun ez ziren izan horrenbesteko kalteak, baina hala ere gogor jo zuen itsasoak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)