miércoles, 28 de diciembre de 2011

lunes, 26 de diciembre de 2011

Pikotxikineko harategia


Badakizu??... Beste denda txinatar bat zabaldu dute Mutrikun, oraingoan Pikotxikineko harategian. Hori esan zidaten Gabon eguneko iluntzean. Betiko dendak  itxi eta oraingo martxan  Chinatown bihurtuko zaizkigu herriak, ze pena! pentsatu nuen.

Baina hurrengo goizean, harategiaren bizi guztiko kartela ikusi nuenean… pena ez,  haserrea eta sumindura somatu nuen. Burnizko bi abizenen ezkutuen gainean pintada gorriak zeuden jarrita, txinatar hiru letra, espraiez margoztuta,  pintada bat bezela. Euren letrak izango dira, batek daki zer esan nahi duten , eta argi dago ezjakintasuna jabetu dela hori egin duenaren buruan. Baina gauza bat da ezjakintazuna,eta bestea prepotentzia eta zakarkeria.
Iparragirre- Aranberri

Suposatzen da Udaletxeak edukiko duela arautegia dendetako kartel, erakusleiho eta abar legeztatzeko, eta baita ere, pintadak debekatzeko eta, behar bada, egilea zigortzeko.
Mutrikuko alde zahar erdian ezin da onartu horrelako astakeri eta errespetu faltarik. Denak ez du balio, eta dena ezin da onartu. Herriko bati ez zaiona onartuko ezin da onartu kanpoko bati, arrazakeri susmo faltsoaren beldurragaitik. Denok, bai herrikoak zein kanpotik gure artera etorri direnak ere,  gure bizimodua  aurrera ateratzeko eskubide osoa daukagu, baina denok legedi berdinaren menpe gaude. Integrazioaren lehen pausua da hori ulertzea.

domingo, 30 de octubre de 2011

Gaba Beltza

 Xesteron kontra, animen alde...
Hau kantatzen omen zen  Mutrikun XX. mende hasieran Gaba Beltza ospatzen zenean. Ondo agertzen du Nagore Irazustabarrenak 2001ean Argia aldizkarian egin zuen erreportaian:

Gaba Beltza: Herioren festa Mutrikun 


Mutrikuarra ez denari asko kostatzen zaio jai hau bertakoa eta aspaldikoa dela sinistea. Orain mundu globalizatu honetan, Halloween jaia heldu da Euskal Herrira eta jende askoren gaitzespena lortu du. Umeek eskoletan, ingeleseko orduan, hainbat bider margotu dituzte kalabazak eta eskeletoak, eta azkenean etxeetara heldu da anglosaxoniarren ospakizuna. Horrela gaitza da gure kultura jakinaraztea. 

Hori bera gertatu zitzaion Joxemari Carrereri ipuin beldurgarriak kontatzeko gonbidatu zutenean. Horri ezker  jakin zuen bere amak ere txikitan ospatzen zuela.Carrere kontalaria. 

Atzo, Gaba Beltza, umeak mozorro beldurgarriekin atera ziren kalera. Goiko Plazan "Berpiztuak" agertu ziren eta beldurrez saltaka batzuk egin zituzten. Atzoko argazkiak:


Mutrikun gaba esaten dugu, baina Xabier Kintanaren idatzi batek izan zuen iruzkin zerrenda luzea eztabaida honetan.

jueves, 6 de octubre de 2011

Orain dela 19.000urte bisonteak Mutrikun


Aranzadik orain dela 19.000 urteko estepako bisonte baten buruhezurra aurkitu du Mutrikun (Gipuzkoa). Pedro Castaños Aranzadiko paleontologoak eta Xabier Murelaga EHUko irakasleak jakinarazi dutenez, hautsita zegoen arren, osatu egin dute, eta modu horretan Iberiar Penintsulan aurkitutako bisonte baten buruhezur oso bakarra bihurtu da.
(Berria egunkaritik hartua)
 Diario Vasco
Noticias de Navarra
El Correo
Gara
Noticias de Gipuzkoa
Deia

jueves, 18 de agosto de 2011

Malenak 2011



Gutxitan atera izan ditut pertsonak agertzen diren argazkiak eta gutxiago umeak ikusten direnak, baina aurtengo Malenetako argazkiak plazaratzeko gogua izan dut, egon ez direnek jaien berri izan dezaten.Bera agertzen delako norbait mintzen bada, postaz harremanetan jarri eta ez dut izango arazorik argazki hauek kentzeko.

viernes, 3 de junio de 2011

Areetatik Mutrikura atoiontzian. 1910.

   Gaur egun Getxotik Mutrikura joan nahi badut garraio publikoa erabiliz, lehenengo metroa eta ondoren autobusa hartu behar ditut. Bi ordu luze pasa ondoren Mutrikura ailegatzen naiz, nola ez dut esango. Autobusa Bizkaiko txoko guztietan gelditzen da; eguraldi onarekin eta presarik gabe txango polita izan daiteke. Orain gainera, ez diot familiakoei esan behar Ondarrura etortzeko nere bila, Bizkaibusak Mutrikuraino heltzen baitira.
   Baina nola joaten ziren orain dela 100 urte Getxotik Mutrikura?
La Gaceta del Norte 11-06-1910
1910.eko ekainaren 11n testu hau argitaratu zen "La Gaceta del Norte" egunkari bilbotarrean.
 Garaian Mutrikuko Batzokia inauguratu zen, ondorioz Erandio eta Areetako Batzokiek txangoa antolatu zuten inauguraziora joateko. Baina nola? Itsasoz atoiontzian (erremolkadorian)... eta  egun berean bueltatzeko!!!

Los nacionalistas
Excursión a Motrico
   Fletado por los Batzokis de Guecho y Erandio, saldrá de Las Arenas el domingo 12 del actual, a las cinco de la mañana, el remolcador"El siglo", conduciendo a su bordo los expedicionarios nacionalistas que acuden a Motrico a tomar parte en los actos organizados con motivo de la inauguración de un Batzoki en dicho puerto. 
   El precio del pasaje es de dos pesetas ida y vuelta, verificándose el mismo día el regreso.



jueves, 20 de enero de 2011

Xiri Andonegi, azkarregi joan den artista



Atzo bere heriotzaren berria jaso nuenean hainbat irudi etorri zitzaizkidan burura: bere kuadroak, buruhandiak, logoak, eskulturak... eta Atxukale. Artista gaztea joan zaigu.

Hemen jarriko ditut sarean aurki ditzakegun bere aipamenak.
Xiri Andonegi eskultore euskalduna
Xiri-andonegi
Loretxu tabernan erakusketa
Erraldoi eta buruhaundi fabrikatzailea
Atxukale
Diario Vasco