miércoles, 21 de enero de 2009

Aintzinako lanbideen webgune zoragarria


Carmelo Urdangarin Altuna eta José María Izaga Reiner en lan bikainean oinarrituz egina dago webgune hau. Bertan, lanbide tradizionalen artean, itsasoari lotutakoak aurkitzen ditugu eta Mutrikuko hainbat datu eta aintzinako argazkiren bat ere bai . Lana euskaraz zein erderaz irakur daiteke. Interesgarria itsas arotzei buruzko atala, Mutrikuko ontziolak aipatzen ditu eta bertako artisauen izenak ere.

domingo, 18 de enero de 2009

Publizitate gehiago 1975
















Motrico en el año 1848











Alkatearen txostena Mutrikuko egoera azalduz 1975.urtean











Etxe berriak, apartamentuak ... salgai




1975.eko Malenak eta Kalbaixuak







Actualidad deportiva motricoarra 1975




Tia Tomasa Sustaetak irabazi zuenean...




Garai hartan herria apaintzeari saria ematen zitzaion. Fatxada politenari, lorategi dotoreari... edo balkoi loratuari. Nere " ama besoetakoa" Tomasa Sustaeta eta bere senarra Ignacio Lecertua Katu kalian (Ipar Kale) bizi ziren eta euren balkoia Atxukaleko eskailetara begira zegoen geranio zoragarriz beteta.

Ziñua elkartea eta zaharren eguna












Euskerak izan zuen tarte bat orduko programan. Argazkietan nere txikitako garaian ezagutu nituen hainbat nagusi. Oker ez banago lorak jasotzen dagoena Mª Petra zen (ez dakit abizena).










Juan Maria Egaña alkatearen agurra 1975




1975 dendak, industria,
















1975. urteko jaietako programa


Gabonetako jaietan Mutrikun egon naiz eta nere aiztak altxor haundi bat oparitu dit: gure amak gordetzen zituen hainbat gauza, euren artean Malenetako azpaldiko programak. Gitxi gitxika blog honetan plazaratzen joango naiz. Bertan ez jaiak bakarrik baizik eta orduko komertzioa eta industria gogoratzeko aukera ematen digu. Alkatearen idatziak irakurriz ere gauza bitxiak aurki daitezke. Esan bezala hurrengo postetan argitaratuko ditut.