sábado, 7 de agosto de 2010

Bermioko portuan... Motriku aurkitu !! (motortxikixa)

Bermioko portuan goixeko ordu bidxetan...


Kanta hau oso ezaguna da,nik dakidanez, kostaldeko hiru herrietan , Mutrikun, Bermion eta Lekeition. Herri bakoitzean bere letra dauka eta gertatutako istorioak kontatzen ditu. Batzuetan hiru areoplanu bestetan lau edo bi... Mutrikura Angelitak ekarri zuen Bermiora Sebastianak...
Ez dut Lekeitioko bertsioa ezagutzen baina aspaldi lankide lekeitiar batek kantatu zidan eta antzekoa zen; doinua hiruretan berdina.

Gaurkoan Bermioko portuan Motriku izeneko motortxiki bat aurkitu dut.



 Mutrikuko bertsioa Kataluniara ere heldu da. Han ikasleei erakusten zaie musikako klaseetan. Ikus dokumentu honen 27. orria  La Carrau taldeak kantatutako bertsioa da. Ondoren entzun dezakezue bertsio alai hau katalanak kantatuta. Euskaltubetik hartu dut eta Axiomaxio-rena da.
Baina Euskaltube gaur egun (2011 urtean) desagertuta dagoenez You Tubera igo dut bertsio kurioso hau gal ez dadin.



Eta orain Mutrikuko mañelak kantatuta.



Eta azkenik Bermeokoa. Hemen abeslariak: Ana Tere Bengoetxea, Josu Zabalondo eta Ana Lupe Fernandez.
Lehenengo publizitatea entzun beharko da.