miércoles, 28 de diciembre de 2011

lunes, 26 de diciembre de 2011

Pikotxikineko harategia


Badakizu??... Beste denda txinatar bat zabaldu dute Mutrikun, oraingoan Pikotxikineko harategian. Hori esan zidaten Gabon eguneko iluntzean. Betiko dendak  itxi eta oraingo martxan  Chinatown bihurtuko zaizkigu herriak, ze pena! pentsatu nuen.

Baina hurrengo goizean, harategiaren bizi guztiko kartela ikusi nuenean… pena ez,  haserrea eta sumindura somatu nuen. Burnizko bi abizenen ezkutuen gainean pintada gorriak zeuden jarrita, txinatar hiru letra, espraiez margoztuta,  pintada bat bezela. Euren letrak izango dira, batek daki zer esan nahi duten , eta argi dago ezjakintasuna jabetu dela hori egin duenaren buruan. Baina gauza bat da ezjakintazuna,eta bestea prepotentzia eta zakarkeria.
Iparragirre- Aranberri

Suposatzen da Udaletxeak edukiko duela arautegia dendetako kartel, erakusleiho eta abar legeztatzeko, eta baita ere, pintadak debekatzeko eta, behar bada, egilea zigortzeko.
Mutrikuko alde zahar erdian ezin da onartu horrelako astakeri eta errespetu faltarik. Denak ez du balio, eta dena ezin da onartu. Herriko bati ez zaiona onartuko ezin da onartu kanpoko bati, arrazakeri susmo faltsoaren beldurragaitik. Denok, bai herrikoak zein kanpotik gure artera etorri direnak ere,  gure bizimodua  aurrera ateratzeko eskubide osoa daukagu, baina denok legedi berdinaren menpe gaude. Integrazioaren lehen pausua da hori ulertzea.