martes, 20 de julio de 2010

"Arbol de Sinople" - Manu de Ordeñana

 Mutrikuko berriak irakurtzen liburu baten aurkezpena irakurri nuen: Arbol de Sinople. Irakurtzeko gogoa sortu zitzaidan eta oporretan irakurtzeko asmoz bere web-orrian sartu eta bidaltzeko eskatu nion. Egun gutxi barru jaso nuen liburua etxean  ohar bitxi batekin, irakurri ondoren ez bazitzaidan gustatzen ez ordaintzeko.
Oporretako lehenengo hiru arratsaldetan amaitu dut. Errez irakurtzen den historia da; gainera Mutrikun eta bere inguruan kokatuta dagoenez gustura irakurri dut.
Eleberri historiko honek benetazko datu asko ematen dizkigu eta XVI. mendean Mutrikun eta Gipuzkoan nola bizi ziren jakiteko laguntzen digu.
Ikasteko eta ondo pasatzeko liburua.
A, por zierto ordaindu diot eta gustura gainera!

jueves, 15 de julio de 2010

Eitb-ren Kresala programa eta Mutriku

Bideo honetan Berdel eguna eta 800 urteurreneko ospakizunak ikus daitezke besteak beste.