viernes, 31 de mayo de 2013

Eguraldi onaren zain... Malenak gogoratuz


Negu luze hau ikusirik, gezurra dirudi egun batean eguraldi ona etorriko denik. Hemen iazko Malenetan ETBk egin zuen Yes We Jai programa. Uda etorriko da!!!



sábado, 18 de mayo de 2013

ARRANTZA JASANGARRIAREN ALDE

Aste honetan Greenpeaceren Arctic Sunrise itsasontzia Bilbon egonda arrantza jasangarriaren aldeko kanpaina egiten. Nik ostegunean bisitatu nuen eta oso interesagarria izan zen euren informazioa eta barkua ezagutzea.
 1989tik Greenpeaceko bazkidea naiz, eta orduan oraindik, Mutrikun arrantzaliak eta itsasontziak zeuden. Ez nuen imajinatuko hain agudo amaituko zenik herritik arrantza mundua.
Agian berandu gabiltz, baina badaude betiko arrantzaren alde apostu egin duten arrantzaleak. Hondarribiako Julianen bideoa ikusi nuen Arctic Sunriseren barruan eman ziguten hitzaldian, eta berak horren alde egin du.
Gaur goizean atera da Arctic Sunrise Baionarantz eta kanpaina Londresen amaituko dute hilabete barru.
Arctic Sunrise ez da itsasontzi arrunta, ontzi izotz-hauslea  baizik eta esan zigutenez, urte askotan fokaren ehizara dedikatzen zen Grenpeacek erosi baino lehen. Hemen argazki gehiago: