domingo, 4 de abril de 2010

Kataka Bilbon bizi da.

Urte askotan Mutrikuko portuan egon den yate eleganteena azken hiru urtetan Bilbon bizi da. Gaur egun, belero eta yate asko ikus ditzakegu portuan, baina ni txikia nintzenean bi ziren gure erreferente nagusiak. Biak moilaberri ondoan zeuden atrakatuta, bat zuria, Txomin eta bestea beltza, Kataka. Moilaberritik salto egin ondoren hor ibiltzen ginen igerian ume danok bere inguruan, katetik zintzilikatzen eta buxa inguruan jolasten.












Kataka Portugaleteko Astondoa Astilleruetan eraiki zuten 1964. urtean. 2006ko urriaren 26an Subinas Guisasola familiak Bilboko Itsasadarra Museoari eman zion eta ordutik han dago Carola garabiaren  ondoan. Aste honetan, bertan buelta bat ematen  egon naiz eta itxura tristea hartu diot. Mutrikun bizi zenean ondo txukun eta elegante zegoen beti. Horren ardura, azken urteetan,  Jose Juanek izaten zuen eta oraingo itxurak ez lioke asko poztuko.