sábado, 22 de noviembre de 2014

Pinastegiko ahuakateondoa

Euskadi Irratiko Landaberri saio batean gauza bitxi bat entzun nuen, Ibirrixan Piñastegi plazan ahuakateondo (aguacate) eder bat dagoela eta 66 urte dituela. Guzti hau Mutrikuko Moisesek kontatu zien Landaberrikoei gutun baten bidez.


 Ikustera eta argazkiak ateratzera bertaratu nintzenean, bi emakume nagusiekin topo egin nuen eta batek esan zidan berak ere programa berbera entzun zuela eta ez zekiela arbola haundi harek ahuakateak ematen zituenik. Esan zidatenez urtero fruta txiki asko ematen ditu. Mutrikuko mikroklima dela eta sarritan entzun dut limoi ederrak jaiotzen zirela, baina ahuakatea!!??

Foto

Programa entzun daiteke 00:34 minutuan gutxi gora behera
LANDABERRI 2014 URRIAK 11






WIKIPEDIA euskeraz       



  WIKIPEDIA gazteleraz
z

lunes, 28 de julio de 2014

Erraldoien topaketa


Uztailaren 27an hiru herrietako erraldoiak eta buruhandiak elkartu ziren Mutrikun.
 Catalunyatik, La Colla de Geganters i Grallers de Sant Celoni,eta Gipuzkoatik Añorga eta Mutrikuko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak.
Martí i Mª del Puig

Mari, Urtzi-Thor, Sorgin eta Akerbeltz

Añorgako alkatea eta alkate andrea

Añorgako buruhandiak


Goiko plazan


Beheko plazan








Añorgako buruhandiak



Erdiko kaletik gora




Mutrikuko buruhandiak: Oker, Alper, Txoro eta Txotxolo.





sábado, 21 de junio de 2014

Atxukale


Atxukaleko barrukaldea asko erabilitako gunea da mutrikuar guztiontzat. Ume eta gazte garaian hor egoten ginen  lagunekin  berriketan, pipak jaten...Hain ume ez ginenean ere gogoratzen dut bertan TXORRO-MORRORA jolasten berandu arte. Garai hartan gazteok ez genuen "lokalik", Atxukale zen gure nerabezaroko txokoa.

 Nagusiak ere etortzen ziren bertan zegoen barometrua ikustera eta han egoten ziren itsasoari begira.
Urteekin barometroa apurtu zen/zuten, hormak zikindu... Ez dugu lortu hainbeste maite dugun txoko hau garbi mantentzea.


Orain arnasa berria etorri da Atxukale aldera. Begira ze ideia ederra hiru hormak txukun eta politak uzteko. Ea oraingoan lortzen dugun denon artean bazter kutxun hau garbi edukitzen.





viernes, 16 de mayo de 2014

MOTZ MOTZIAN 2014


Aurtengo Motz-Motzian promozionatzeko bideoa




Eta hemen iaz Mutrikuko Udal Musika Eskolak egindakoa, Roberto Vergarak editatua.


domingo, 4 de mayo de 2014

Goienetxe Gaztandegia txapeldun Idiazabalen

Gaur Idiazabalen XVII. GAZTA EGUNA ospatu da eta Mutrikuko GOIENETXE  Gaztandegia izan da irabazlea. ZORIONAK!!!
EITB

domingo, 30 de marzo de 2014

XIX. BERDEL EGUNA

Datorren asteburuan ospatuko da aurtengo Berdel Eguna.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/port-berdeleguna14.jpg
PROGRAMA

domingo, 9 de febrero de 2014

DENBORALA

Joan zen asteburuko denborala Bermion ikusi nuen. Mutrikun ez ziren izan horrenbesteko  kalteak, baina hala ere gogor jo zuen itsasoak.