domingo, 3 de noviembre de 2013

Gaba beltza





Axuri Beltza kalejira eta Talaixako mamua 2013





Mutrikun bakarrik ez, Euskal Herriko beste herri askotan ere Arimen Gaua ospatzen zen kalabaza eta guzti. Ahotsak.com -en entzun ditzakegu Orio, Bermeo, Urnieta, Oñati eta Elduaingo biztanleak gazte denborako ohiturak kontatzen.

Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?

  Gaba Beltza 2011 Mutriku

jueves, 19 de septiembre de 2013

Jigantiak eta kabezuduak

Xiri Andonegik sortutako jigantiak eta kabezuduak beldurra eta emozioa eragiten dute umeen artean.
Mari, Urtzi Thor ,Sorgin eta Akerbeltz dantzan ibiltzen diren bitartean Oker,Alper , Txoro eta Txotxolo haur eta gazteen atzetik dabiltza susto galantak emanez.




















viernes, 6 de septiembre de 2013

Ignacio Diaz Olano

Mutrikuko sarreran, "Mauleon" etxearen ate zaharretan margo bitxi batzuk aurkitzen ditugu, Ignacio Diaz Olanok margotuta. Txikitatik entzuna dugu oso margo baliagarriak direla eta margolaria ospetsua. Bere obra aztertu ondoren esan daiteke Mutriku asko gustatzen zitzaiola. Hemen bere obra ederraren zati bat.




















lunes, 5 de agosto de 2013

Danborrada 2013

Aurten, danborrari eta sukaldariek uniforme berriak estreinatu dituzte.


Basquing the World

Turismoa sustatzeko enpresa berria.

miércoles, 17 de julio de 2013

Mutrikuko ammoniteak

Ammoniteak nola sortu ziren ondo azaltzen digu Lehize Ekoizpenak1-ek egindako bideo honek. 

domingo, 2 de junio de 2013

viernes, 31 de mayo de 2013

Eguraldi onaren zain... Malenak gogoratuz


Negu luze hau ikusirik, gezurra dirudi egun batean eguraldi ona etorriko denik. Hemen iazko Malenetan ETBk egin zuen Yes We Jai programa. Uda etorriko da!!!



sábado, 18 de mayo de 2013

ARRANTZA JASANGARRIAREN ALDE

Aste honetan Greenpeaceren Arctic Sunrise itsasontzia Bilbon egonda arrantza jasangarriaren aldeko kanpaina egiten. Nik ostegunean bisitatu nuen eta oso interesagarria izan zen euren informazioa eta barkua ezagutzea.
 1989tik Greenpeaceko bazkidea naiz, eta orduan oraindik, Mutrikun arrantzaliak eta itsasontziak zeuden. Ez nuen imajinatuko hain agudo amaituko zenik herritik arrantza mundua.
Agian berandu gabiltz, baina badaude betiko arrantzaren alde apostu egin duten arrantzaleak. Hondarribiako Julianen bideoa ikusi nuen Arctic Sunriseren barruan eman ziguten hitzaldian, eta berak horren alde egin du.
Gaur goizean atera da Arctic Sunrise Baionarantz eta kanpaina Londresen amaituko dute hilabete barru.
Arctic Sunrise ez da itsasontzi arrunta, ontzi izotz-hauslea  baizik eta esan zigutenez, urte askotan fokaren ehizara dedikatzen zen Grenpeacek erosi baino lehen. Hemen argazki gehiago: