martes, 22 de diciembre de 2009

Mutrikuko kantak

Kantu Zaharrak Mutrikun CDa eta liburuxka argitaratu dira.


Joan zen urteko udan, 2008ko uztailean, atxukale.com irakurtzen proiektu honen berri jaso nuen: Mutrikuko kantak jasotzea, zein ideia ona.
Berehala hasi nintzen zer ekarpen egin nezakeen pentsatzen, eta nere aitxa etortzen zitzaidan burura. Berak ez zuen parte hartu inoiz formalki koruan, bere anaia tio Juanitok bezala, baina etxean asko kantatzen zuen eta bazkari edo afari baten ostean askotan. Ume zalea zen eta nere alabei hainbat kanta erakutsi zien, gurekin egin zuen moduan txikiak ginenean.
Horrela hasi nintzen umeen kantak bidaltzen: Hiru eta hiru sei, Gabon gabontzeta... eta baita ere lagunen bati ahaztutako estrofak birgogoratzeko eskatzen. Ondo pasatu nuen.
Gero blogean sartzen nintzen noizbehinka eta beste herritarren ekarpenak irakurtzen nituen.

Nere familiko ekarpenak hasi ziren agertzen eta berriro nere aitxaren izena, Romualdo. Orduan konturatu nintzen ni jaio baino lehen, Katu Kalian ilobei kantatzeko ohitura izan zuela eta nere lehengusinen memoriari esker kanta batzuk proiektu honetan azaldu dira. Ez dakit beste etxeetan kantatzen ziren baina gurean bai.
Kanta bat Astotxoa da eta bat batean Katu kalen ezagutu nuen astoa datorkit burura, Jabielarena zen eta Ipar kalean zegoen kortan bizi zen. Jabielak behin baino gehiagotan eramaten gintuen asto gainean bere baratzeraino.
Beste kanta Txurrerua; honetan ere Katu Kalen bizi zen txurro-saltzaile bat agertzen zaigu.
Argi dago garai hartako ahozko transmisioaren garrantzia.
Proiektu taldeko kide guztiak zoriondu nahi ditut amets hau gauzatzeagatik.
Bereziki Nerea Arrizabalagaren lana eta ekina aipatu nahi dut berari eta bere amari esker daukat orain nere aitxaren gogorapen gehiago.
Eta nola ez, zorionak kantatu duzuen guztioi. Baina zein ondo kantatzen den Mutrikun!!!

domingo, 8 de noviembre de 2009

1965ko argazkiak. Nazareno eta mañelak.










Aurreko posteko liburuxkatik atera ditut argazki hauek hobeto ikusteko.

DISCURSO DEL MARMITAKO














Oraingoan ere nere amak gordetako altxor bat dakart blogera. Bertan dagoen informazioa ez dakit asko aportatzen duen gure herriko historiari , baina agertzen diren argazkiak bati baino gehiagori ilusioa egingo dio ikusteak, edo hori uste dut nik.
Liburuxka hau Bizkaiko Diputazioak argitaratutakoa da 1965. urtean, " Vizcaya" aldizkariaren separata bat da 25. zenbakia hain zuzen ere, Jose Maria de Areilzak idatzitakoa.

miércoles, 21 de octubre de 2009

lunes, 19 de octubre de 2009

Mutriku orain dala 25 urte





Nere argazki zaharren artean aurkitu ditudan batzuk joango naiz argitaratzen egun hauetan.

jueves, 15 de octubre de 2009

Kalbaixuak 1991






















Ez ditut orri guztiak aterako baina bai bertan agertzen diren bi. Batean, Antonio Arrietak, Mutriku futbol taldearen historia kontatzen digu eta bestean sinatu gabeko bertso batzuk agertzen zaizkigu.

Portuko itxura aldaketa... zer esan!


Argazki hauei ezker gogora dezakegu Mutriku arrantzale herria dala/zala.
Hau ere 1991ko kalbaixuak programatik atera dut.

Berriz ere kalbaixuak gora ta behera


Oraingoan 1991. urteko jai egitarautik atera ditut argazki hauek. Piñastei eguneko agazkiari begiratuz ikusten da nola aldatzen den herrikoen janzkera eta baita etxeak ere.

martes, 6 de octubre de 2009

Kalaputxi sarean




Berri zoragarria jaso det egun hauetan, Kalaputxi sarean irakurtzeko aukera badaukagula. Eskerrik asko Nerea.
Mutrikutik kanpo bizi eta sarian nahastuta gabiltzanontzat ideia pozgarria. Alboko esteketan jarriko dut sarrera besteekin batera eta ea Mutrikuko blogosfera haunditzen doan.

sábado, 12 de septiembre de 2009

Zelakuak ziran 1990.urtian kalbaixoko jaixak?


Kalbaixoko jaixak ditugu aurrian eta hona hemen ia orain dala hogei urte bete duen jai egitaraua. Neretzat txikia eta sinplea izan arren, badauka beste balore bat: azalean aizkolariaren beso azpian neure aitxa agertzen da, Maldo, eta bere alboan bere anaixa, gure "tio Joxe".
Barruan gure artean ez dauden batzuk ere irakurtzen ditugu, Lazkao-Txiki esate baterako.
Ondo pasau Kalbaixuak, erroska asko jan eta kontuz txakoliñarekin, batez ere goiti-beheran bajau behar badezue!!!




lunes, 24 de agosto de 2009

Nao Victoria Mutrikun







Egun hauetan, abuztuak20 eta 23 bitartean hain zuzen ere, Nao Victoriaren erreplika ikusteko aukera izan dugu Mutrikuko portuan. Hona, Hondarribitik etorri da eta hurrengo egunetan gure kostaldeko hainbat herritan egongo da erakusgai: Lekeitio (abuztuko 27-30), Bermeo ( irailak 3-6), Santurtzi (irailak 10-13) eta Bilbo (irailak17-20). Harrigarria da ikustea zein leku gutxirekin nabigatu zuten garai hartan eta munduari buelta eman gainera. Ekintza honek Getariako udalaren laguntza dauka eta jatorria Andaluzian. Naoaren barruan ez dago gela asko ikusteko, kapitainaren kamarotia eta azpiko areto bat, bertan lema ikusten da barrutik. Azalpenak interesgarriak dira, bai bideo baten bidez ematen direnak eta bertako mariñel-gidak ematen dituenak ere. XVI. mendekoa denez lema oraindik ez da borobila, makila luze bat baizik. Han esan zigutenez gurpil formako lema XVIII. mendean azaldu zen. Beti dago zer ikasi.