domingo, 30 de diciembre de 2012

Gabon kantak eta ondarrutarrak kantatzen

Gabon kanta asko ezagutzen genituen txikitan, eta atez ate joaten ginen kantatzen,  diru eske.
Gabon gabontzeta errosa galtzeta
   Jesus jaio da ta jo daigun kisketa...
....
Etxe txiki honetan jo daigun atia
iriki ahal badezu amore maitia...

Eleizako koruko bati eskatu nion aspaldi, Gabon kanten liburuxka fotokopiatzeko. Pasatu dira hogeita bost urte baino gehiago ...
Gaur Albako Gultzurruna aukeratu dut hemen jartzeko.
 Eta amaitzeko, nahiz eta Mutrikuko dokumentua ez izan balore handiko bideoa dakart: Ondarruko Turrune blogak zabaldu duen Lehengo Ondarrutarrak kantaten. Blog honetan azaltzen dute bideo honen histori pixka bat.

sábado, 17 de noviembre de 2012

domingo, 28 de octubre de 2012

Gaur 86 urte egingo lituzke

Gaur nere atxak, Maldok, 86 urte egingo lituzke eta seguru nago txiste artean eta kantatzen pasatuko lukela gaurko eguna. Bere bilobak ere, Gorkak, urteak betetzen ditu gaur, baina dexente gutxiago.
Esku lanak egiten trebea zen.  Bere arrantzale garaian, Txanbelenan zebilela, itsasoan, aurkitutako egurrezko kaxa batekin, amuak eta korainak gordetzeko kaxa bat egin zuen. Bertan barkuko marrazkia eta bere inizialak zizelkatu zituen, R S ( Romualdo Sustaeta).





miércoles, 15 de agosto de 2012

sábado, 11 de agosto de 2012

Marea behean.

Lehenengo eta bigarren plaiak desagertu dira kanpotik ekarritako hainbeste tona hondarren azpian. Orain ez dago kolore eta forma askotako harririk, ezta ere karakolilo txikien oskolik. Hondartza berria, orain inguruko beste hondartzen antzekoa da, are mehearekin.

Baina marea jaisten denean egongo al dira betiko "biztanleak"? Gure flixak bizirik jarraitzen du? ala geologoentzat bakarrik geratu al da? Hainbeste urte obretan, jarraituko ote zuten bizitzen betiko putzuetan?

Askotan egin dugu, marea behean, hirugarren plaiatik Saturranerako ibilbidea lapatan eta mangolinotan. Gero nerabezaroan, Ondarruko institutuan, biologiako irakasle bat izan genuen eta berari ezker beste era batera hasi nintzen begiratzen gure kostaldea. Era guztietako animali eta algak gure artean bizi zirela jakin arazi zigun. Marea behean mundu berri bat sortzen zen!

Argazki hauek uztailan ateratakoak dira, eta betiko haitzetan bizia aurkitu dut. Zopa-beruak, itsas-lakatzak, arrain txikiak, kixkilak, lapak, mangolinuak, karramarruak... Ez dut itsas-izarrik ikusi, baina horretarako agian gehiago urrundu behar nintzen.

jueves, 9 de agosto de 2012

miércoles, 8 de agosto de 2012

miércoles, 1 de agosto de 2012

Gazte eguna 2012

Aurtengo Malenetako Gazte eguneko kamiseta...

TXO GAZTE... altzatzeko herrixa moitxu ipurdixa!


jueves, 26 de julio de 2012

Flixgain, Burumendin taberna berria


Burumendin, "hirugarren plaiaren" gainean, taberna berria zabaldu dute, Flixgain. Leku zoragarria bertan zerbait hartzeko eta musika entzuten egoteko. Oso berandurarte eguzkitan dago, piszinan eta arranplan gerizpea agertzen denean bertara hurreatu daiteke gustura. Argazki hauek arratsaldeko zortziretan atera nituen "Danborrian" bainatu ondoren. Garai latzak negozio berria zabaltzeko. Ea suertea duten eta behingoz proiektu bat aurrera ateratzen den.


Pena da, orain "hirugarren plaian" hondarrik ez egotea eta dana harriz beteta azaltzea, hala ere merezi du bertara hurbiltzea. Malenetan, Flixgain  topera ibili da. Horrela segi eta suerte "Masillas"!!!.

Diario Vasco -informazio gehiago.

domingo, 22 de abril de 2012

Mutriku zerutik

Bideo honek urtetxo batzuk izan arren  berriro ikusteak merezi du.Oinez ikusita Mutriku polita bada, are gehiago zerutik.  Helikopterotik ateratako irudiak zoragarriak dira benetan. Portuko bokanatik pasatzen denean helikopteroa beldurra ematekoa da. Grabatu zutenean herriko batzuk ikusteko aukera izan zuten eta komentatu zidatenez pilotoa oso ausarta izan omen zen portuko irudiak hartzerakoan.






domingo, 1 de abril de 2012

Berdel eguna 2012

 Atzo eguraldi ederrak lagundu zuen egun borobila izaten. Giro ona eta pintxoak gozuak benetan.
Mutriku Berdel Eguna 2012 Argazkiak: Lurdes Sustaeta on PhotoPeach
Musika: "Afiladores" Mutrikuko mañelak kantatuta. Mutriko Kantu Zaharrak proiektua.



Mutriku Berdel Eguna 2012 Argazkiak Lurdes Sustaeta on PhotoPeach

sábado, 24 de marzo de 2012

viernes, 24 de febrero de 2012

Arnoren amorrua

Berriz ere Idoia Arrizabalaga Txurrukaren ekarpena dakart blogera. Aurrekoan Bris-bris kantari buruzko informazioa eman zidan eta oraingoan, Mutrikuri buruzko idatzi eder bat. Bertan Arnotik hasi eta moila muturreraino ibilbide polita egiten du. Hau irakurriz seguru gure herria ezagutzeko gogoa edonori pizten diola.
Klikatu gainean haundiago ikusteko

domingo, 8 de enero de 2012

Osinaldeneko harategia, agur 70 urte ondoren



Oraingoan harategiei tokatu zaie irtetzea blogean. Orain dela egun batzuk Pikotxikineko harategia ekarri nuen hona, eta oraingoan Osinaldekoa.
Hirurogeita hamar urte ondoren, datorren zapatuan ixten ditu ateak betiko.

Sasoi batean, goiko plazatik hasi eta erdiko kalean beherantz hainbat harategi genituen aukeratzeko: Urkiri, Manuel, Elias, ... gero beheko plaza inguruan Pikotxiki eta Osinalde. Aipatutako guztietatik bakarra geratu zaigu, Manuelena,  Arrizabalaga izenarekin ezagutzen dena.

Gehiago jakin nahi baduzu:
KALAPUTXI
Diario Vasco