sábado, 21 de junio de 2014

Atxukale


Atxukaleko barrukaldea asko erabilitako gunea da mutrikuar guztiontzat. Ume eta gazte garaian hor egoten ginen  lagunekin  berriketan, pipak jaten...Hain ume ez ginenean ere gogoratzen dut bertan TXORRO-MORRORA jolasten berandu arte. Garai hartan gazteok ez genuen "lokalik", Atxukale zen gure nerabezaroko txokoa.

 Nagusiak ere etortzen ziren bertan zegoen barometrua ikustera eta han egoten ziren itsasoari begira.
Urteekin barometroa apurtu zen/zuten, hormak zikindu... Ez dugu lortu hainbeste maite dugun txoko hau garbi mantentzea.


Orain arnasa berria etorri da Atxukale aldera. Begira ze ideia ederra hiru hormak txukun eta politak uzteko. Ea oraingoan lortzen dugun denon artean bazter kutxun hau garbi edukitzen.