martes, 20 de noviembre de 2007

Mutrikuko argazki zaharrak

Euskomedia Fundazioaren web orri honetan Mutrikuko hainbat argazki zahar aurki daitezke. Bertan Kofrai zaharrean arrain benta egiten 1920-24 artean; Astigarribian angulak harrapatzeko txanela bat; Arrizabalaga familia amuak egiten... eta beste batzuk.

On José Miguel de Barandiaran Mutrikuko portutik atera zen gerran

Jose Miguel de Barandiaranek kontatzen du nola atera zen Mutrikuko kaitik gerratik ihesika.
"Mutrikuko kaitik irten ziren, beste iheslari batzuekin batera. Hona hemen nola deskribatzen duen bidaia hau bere egunerokoan:
Gaueko 9etan Mutrikuko kaira goaz... Hitz klabea "Itziar" da. Kaian jende asko bildu da. Txingurritegia dirudi eta ez dago inongo antolamendurik. Txalupa batean neke handiz daramate jendea baforetara. Hauek itsasbehera dela eta kanpoaldean daude zain...45 bat iheslari gara denera. Gurekin fusilez armatutako lau mendigoizale ontziratzen dira, gu defendatzeko prest bada ez bada.
Hamaikak bost gutxitan ateratzen gara atzerrirantz. Izarrek isilik jarraitzen dute bere bidea. Atzean utzi ditugu Mutrikuko argitxoak. Geroago argi gehiago ikusten dira, Ondarrukoak, Debakoak, Itziarrekoak... Urrutira goaz itsas handira. gero eskuinera zuzentzeko. Donibaneruntz. Argirik gabe goaz ikus ez gaitzaten. Irigoienek txiskeroa pizten du zigarroari su emateko; itsasontziko bazter guztietatik protesta ugari iristen zaio."

Txikitako kanta

Hiru ta hiru sei
hiru bederatzi,
hamar hemeretzi,
Ametzako txakurrari
dantzan erakutsi
bat hogei
bestia berrogei.
Solomo!!!

Viajes a Mutriku

Hemen Mutrikuri buruzko bideo bat ikus daiteke.