miércoles, 23 de julio de 2008

Saturrarango kartzela

Saturraranen egon zen emakumeen kartzelari buruzko datuak.


Cárcel de mujeres Saturrarán 1940 - 2007. Cesar Blanco.

Apuntes de la vida del pescador.Jose Maria de Burgaña.

Mutrikuko sorterrian izaniko esperientzian oinarriturik, Jose Maria de Burgañak euskal arrantzale baten bizitza eta lan-baldintzak deskribatzen ditu.
1939an idatzia izan zen .

martes, 22 de julio de 2008

Mutriku 1917an

Alberto Martín Kataluniako argitaletxeak Geografía General del País Vasco-navarro izeneko obra argitaratu zuen 1915-1921 urte-tartean, Francesc Carreras i Candi-ren zuzendaritzapean burutu zena.

Provincia de Guipúzcoa (5. alea), Serapio Mugica Zufiriak idatzi zuen 1917an. Bertan Mutrikuri buruzko informazioa eta argazkiak agertzen dira.

domingo, 20 de julio de 2008

Mutrikuko kantak. BRIS BRIS

Bris bris bris
xauak ganbaran dabiltz
bris bris, bris bris.

Ez dakigu zer dan baina
mantoluziak badabiltz
bris bris bris
xauak ganbaran dabltz
bris bris bris bris.

Manto luziak kapa beltz
manto luziak kapa beltz
beti eramango
beti eramango
behin ere eramaten ez.

Kanta honen jatorria, nere laguna Idoia Arrizabalagaren hitzak:

Nere amona Malenek kontatu zidan gutxi-gora behera 1976an 84 urte zituela, beak eta bere lagun batzuk txikixak zianian moilan bizi zan andra bati, sorgina zala pentsatzen zeuen bat eta bere izeko zanari, kantatzen zixuela. Andra honen ganbaran zaatia entzutzen zala (xauak ganbara dabiltz) eta esaten zoala han goixan gizon bat zakala (kapa betza), baina gero sekula ez zala gizon hori inundik inoa ikusten (behin ere eramaten ez). Eurak burla bezela kantatzen zixuen etxe azpitxik pasatzeakuan

sábado, 5 de julio de 2008