martes, 7 de abril de 2009

Peña Gantxegui arkitektoa hil da


Luis Peña Gantxegi Oñatin jaio zen 1926an eta bere gurasoak mutrikuarrak zirenez haurtzaroaren zati bat Mutrikun pasatu zuen. Bere lanaren aztarna ugari utzi dizkigu, gure herrriko eraikuntza askoren aruraduna dugularik. Ni neu bizi izan naizen etxea ere berak diseinatua da eta nere auzoko hainbat etxe ere bai.
Apirilaren 2an hil da eta ostiralean, apirilak 3, Mutrikuko kanposantuan hobiratu dute.
1958an egin zuen lehenengo obra eta ordutik hona esateko baten Mutrikuko etxe berri gehienak. Imanol Beristain "Piker" en etxebizitza zoragarria, San Miel aldameneko Arrasateren etxia, eleiza atzeko etxiak, Entzuseko etxiak, etxe rosak, Irixarreko etxiak, Konbentuko etxiak,... eta berriena 1992an.
Gure herriaren itxura asko aldatu duela ezin ukatu. Gehiago jakin nahi ezkero hemen bere web-orria. Elkarrizketa batzuk ere irakur daitezke.