lunes, 24 de agosto de 2009

Nao Victoria Mutrikun







Egun hauetan, abuztuak20 eta 23 bitartean hain zuzen ere, Nao Victoriaren erreplika ikusteko aukera izan dugu Mutrikuko portuan. Hona, Hondarribitik etorri da eta hurrengo egunetan gure kostaldeko hainbat herritan egongo da erakusgai: Lekeitio (abuztuko 27-30), Bermeo ( irailak 3-6), Santurtzi (irailak 10-13) eta Bilbo (irailak17-20). Harrigarria da ikustea zein leku gutxirekin nabigatu zuten garai hartan eta munduari buelta eman gainera. Ekintza honek Getariako udalaren laguntza dauka eta jatorria Andaluzian. Naoaren barruan ez dago gela asko ikusteko, kapitainaren kamarotia eta azpiko areto bat, bertan lema ikusten da barrutik. Azalpenak interesgarriak dira, bai bideo baten bidez ematen direnak eta bertako mariñel-gidak ematen dituenak ere. XVI. mendekoa denez lema oraindik ez da borobila, makila luze bat baizik. Han esan zigutenez gurpil formako lema XVIII. mendean azaldu zen. Beti dago zer ikasi.