domingo, 5 de septiembre de 2010

Bada katalan bat gure herria asko maite duena... Pau Corcelles

 Pau Corcelles gure herria eta inguruarekin maiteminduta omen dago.Olatz, Kalbaixo, Lastur... maite ditu.
Orain dela hamabost urte hasi zen Mutrikura etortzen, batez ere Malenetako Santixo eguneko margo lehiaketara. Harrezkero urtero dator Malenetako garaian.


Bere hitzetan, bere herrian Igualadan, ezaguna omen da Mutriku. Bere blogean gure herriari dion maitasuna zabaltzen du, aipatzekoa da Mutrikuko udalaren web-orriaren esteka. Aurten ere egon da eta berak grabatutako tanborrada ikus dezakegu behean.
Eskerrik asko Pau.
Pau Corcellesen bloga

Moila berria konpontzen daude.





Iaz,udan, itsasora joan nintzenean tenporalak egindako zuloa ikusi nuen moila berrian. Ura leku askotik ateratzen zen eta erdian zulo handi bat zegoen.
Aurtengo itsasoko irteeran obrak aurrera doazela ikusi dut. Horma berri bat jasotzen ari dira apurtutakoa estaltzeko.