domingo, 22 de febrero de 2009

Fuentes Medievales del Archivo Municipal de Mutriku (1237-1520)

FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, Montserrat eta HERRERO LICEAGA, Victoriano José eta MONTECELO FUENTEFRÍA, Lourdes (2007) Fuentes Medievales del Archivo Municipal de Mutriku (1237-1520). Eusko Ikaskuntza, Donostia-San Sebastián. ISBN 978-84-8419-136-0

Se presentan en esta publicación 113 textos conservados en el Archivo Municipal de Mutriku y ordenados de forma cronológica, los cuales abarcan desde la confirmación de la Carta Puebla realizada por Fernando III en 1237, hasta el cobro de una multa a los carniceros de la villa en 1520.

viernes, 20 de febrero de 2009

Mutrikuko Odriozolatarrak, errementariak


XIX. mendeko azken herenetik aurrera, Odriozolatarrek, Mutrikun finkatutako errementari sendiak, inguruan behar ziren era guztietako burdinazko piezak egin izan dituzte, batez ere arrantzarako eta ontzigintzarako.

Odriozolatarrek arrantzarako tresnak ere egiten zituzten, besteak beste kako arruntak, hegaluzeak ateratzeko kakoak, baita izurdeak harrapatzeko salabardo edo arpoiak ere.

Berriz ere, Carmelo Urdangarin Altuna eta José María Izaga Reiner -en lanean informazio interesgarri hau aurkitu dut.

Bertan Olatzen

Olatz

Alfonso VIII eta Mutrikuko balea

Mutrikuarrek harrapatutako baleak oso preziatuak ziren garai hartan. Alfonso VIIIak eta doña Leonorek Mutrikuko balea oparitu zioten Santiagoko Ordenari 1200. urtean.

Motrico ofizialki Mutriku bihurtu zen


Noiztik da gure herria Mutriku?

Los capitanes Olazarra, de Motrico

José Garmendia Arruabarrenaren historiako ikerketa testu honetan Mutrikuko Olazarra familiako kapitainen berri irakur dezakegu. Itsas gizonak beti izan dira gure herrian, eta XVII. mendean ugari izan ziren Indietara joan zirenak. Aipagarria da nola mutrikuar batzuk heldu ziren Sevillan bizitzera aipatutako testuan agertzen den bezala, Ibarburu Galdona familia hain zuzen ere.
Gaspar de Olazarra, kapitaina, Maria Juana de Mizquiarekin ezkondua egon zen eta bere testamentua irakurtzea merezi du.