viernes, 21 de marzo de 2008

Mutrikuarrak Gijonen 1960


Txanbeleneko Reina de la Paz eta Gran Txanbelena itsasontzietako marinelak 1960ko urrian Gijoiko portuan sartu ziren beste askotan bezela. Urriaren 5ean futbol partidua zegoen, Gijon-Orense, eta hara joan ziren xirak jantzita euria zelako. Hango periodista bati asko gustatu zitzaion taldeak egiten zuen efektu koloretsua eta argazkia atera zien. Kazetari honek gero Mutrikura bidali zien arrantzaleei argazkia eta familikuak gaur arte gorde dugu.

Bigarren iladan dauden bi marinelak Solabarrieta itsasontziko ondarrutarrak dira, bat Miel "Mutua".Ezkerretik hasita hauek dira argazkikoak:

Leonardo Oianguren Kaxku, Pako Ozkorta Kotxorro, Romualdo Sustaeta Katxas, Jose Juan Arreitunandia, Xabin Arrizabalaga, Isidro Arreitunandia Tolon (xira gabe), Antonio Oianguren Okon, Luxio Uranga Arno eta Martxiel Arrieta.