martes, 23 de noviembre de 2010

ZORIONAK Kalaputxi !!! 100. zenbakia

Klikatu gainean irakurri nahi baduzu.

domingo, 14 de noviembre de 2010

Aitxona Maldori egindako bertsoak.


 Hurrengo bertsoak nerabe batek bere aitxona mutrikuarrari egindako bertsoak dira. Aitxonarekin askotan joaten zen mailukixak batzera, kantatu ere egiten zuten, marrazkiak egin...

AITONA MAITEA:                                        

Kontu kontari ibiltzen zinen
nire barre baten truke
zure ideiekin liburu bat
idatzi beharko nuke.
Asmatutako abesti denak
gogoratuko nituzke,
komikorik barregarrienak
inbidia izango luke.
Zu berriz ere ikustearren
duda izpirik ez nuke,
munduan dauden mailuki denak
hartzera joango nintzake.

Hainbat bidaia egin genuen
urpekontzi  hori batean,
“the yellow submarine” irribarrez
kantatzen zenidanean.
Oraindik ere ikus zaitzaket
 kantauriar kostaldean.
Txuri eta gorriz jazten ziren
 mutilak irabaztean,
zure bihotzaren erritmoa
arintzen zen bapatean;
zenbaten esan ote zenuen
“bacalao” hitzen artean.

Itsasontzian eman zenuen
ia bizitza gehiena,
hori zelako nitaz aparte
zure jolas maiteena.
Lau marra eta bi makilatxo
gure irudirik onena,
baina guretzat ematen zuen
merkatuko bitxiena.
Marrazkien gai honetan izan
ohi da harrigarriena,
haur eta zahar baten buruek
 imajinatzen dutena.

Nire bizitzan eman didazu
lekziorik gogorrena.
Gogoratzen dudan bakoitzean
datorkit burura pena.
Ez da inongo ikastoletan
umeek lantzen dutena.
Bihotzean eraman behar den
kontu garrantzitsuena,
maitasunaren azken urratsa
amodioz hiltzearena.
Zure bihotz maitearen jabe
gure amona izan zena.

Udako goiz batean joan zinen
txintik ere esan gabe.
Agurtzeko denbora eukita
izango ote zen hobe?
Ordutik daukat galdera latz bat
nire buruaren jabe,
esan liteke bizitza dela
hainbat arazoren labe,
izango al zen zure bihotza
bizitza bizitzen trebe?
Ez dakit, baina zure moduan

hil nahiko nuke nik ere.

  Haizea Latxaga Sustaeta







" Katxastarrok" Anjel Bazterretxea "Keleo" zoriondu dugu

Herri mailan jaso zenituen zorionak udan. Berrogeita hamar urte, benetan zoriontzeko zifra. Katxastarrok ere nahi izan genuen  zeozer egin gurekin izan duzun jarrera eskertzeko.
Azken urteak hor ibili zara Mendaron eta sekula ez zara faltatu bertako ospitalean. Momentu txarrak pasatu arren beti egon zara ondoan animatzen, pasilloan  gaixoekin pasiatzen, azpaldiko kontuak eta Katukaleko abenturak kontatzean...
Eta ez dugu ahaztuko gure etxekoak gure aita hil zenean, dana utzi eta Madriletik etorri zinenean funerala ospatzera.
Zorionak  eta eskerrik asko Anjel.
Katxastarrak