domingo, 20 de julio de 2008

Mutrikuko kantak. BRIS BRIS

Bris bris bris
xauak ganbaran dabiltz
bris bris, bris bris.

Ez dakigu zer dan baina
mantoluziak badabiltz
bris bris bris
xauak ganbaran dabltz
bris bris bris bris.

Manto luziak kapa beltz
manto luziak kapa beltz
beti eramango
beti eramango
behin ere eramaten ez.

Kanta honen jatorria, nere laguna Idoia Arrizabalagaren hitzak:

Nere amona Malenek kontatu zidan gutxi-gora behera 1976an 84 urte zituela, beak eta bere lagun batzuk txikixak zianian moilan bizi zan andra bati, sorgina zala pentsatzen zeuen bat eta bere izeko zanari, kantatzen zixuela. Andra honen ganbaran zaatia entzutzen zala (xauak ganbara dabiltz) eta esaten zoala han goixan gizon bat zakala (kapa betza), baina gero sekula ez zala gizon hori inundik inoa ikusten (behin ere eramaten ez). Eurak burla bezela kantatzen zixuen etxe azpitxik pasatzeakuan

2 comentarios:

Unknown dijo...

Aupa !!

Gustatuko zaizulakoan, hemen bideoa:

http://www.atxukale.com/blogak/mutrikukokantak/saguak-ganbaran-dabilz

lur dijo...

Eskerrik asko. Lan zoragarrixa eitxen zozte.