Badakizu??... Beste denda txinatar bat zabaldu dute
Mutrikun, oraingoan Pikotxikineko harategian. Hori esan zidaten Gabon eguneko iluntzean. Betiko dendak itxi eta oraingo
martxan Chinatown bihurtuko zaizkigu herriak,
ze pena! pentsatu
nuen.
Baina hurrengo goizean, harategiaren bizi guztiko kartela
ikusi nuenean… pena ez, haserrea eta
sumindura somatu nuen. Burnizko bi abizenen ezkutuen gainean pintada gorriak zeuden
jarrita, txinatar hiru letra, espraiez margoztuta, pintada bat bezela. Euren letrak izango dira,
batek daki zer esan nahi duten , eta argi dago ezjakintasuna jabetu dela hori
egin duenaren buruan. Baina gauza bat da ezjakintazuna,eta bestea prepotentzia
eta zakarkeria.
Iparragirre- Aranberri |
Suposatzen da Udaletxeak edukiko duela arautegia dendetako
kartel, erakusleiho eta abar legeztatzeko, eta baita ere, pintadak debekatzeko
eta, behar bada, egilea zigortzeko.
Mutrikuko alde zahar erdian ezin da onartu
horrelako astakeri eta errespetu faltarik. Denak ez du balio, eta dena ezin da
onartu. Herriko bati ez zaiona onartuko ezin da onartu kanpoko bati, arrazakeri
susmo faltsoaren beldurragaitik. Denok, bai herrikoak zein kanpotik gure artera
etorri direnak ere, gure bizimodua aurrera ateratzeko eskubide osoa daukagu,
baina denok legedi berdinaren menpe gaude. Integrazioaren lehen pausua da hori
ulertzea.
1 comentario:
Egi haundia esan duzu ,Udaletxeak komponduko al deu errespeto falta hau?
Publicar un comentario