sábado, 6 de marzo de 2010

Burumendi mendi taldea eta Zuatzu taberna



Liburu zahar baten orrialdeen artean Burumendi Mendi Taldeko txartela aurkitu dut. Mendi tontorreko buzoietan utzi behar genuen gure izena jarriz eta gero beste mendizale batek Zuatzu (Bar Teodoro) tabernara bidaltzen zuen, horrela, tontorra egin genuela frogatuz.  Txarteleko euskera bitxia da,  batez ere alurkin hitza, ez dut entzun sekula.
Txartel hau ikustean hainbat gogorapen etorri zaizkit burura. Inguruko mendietara egiten genituen irteerak eta zenbat kantatzen genuen.
Baina batez ere emakume bat eta toki bat gogoratu ditut, Mª Luisa Zuatzu eta bere taberna xelebrea. Ni txikitan sarri joaten nintzen nere aitxakin. Bertara  gizonak kartetan jokatzera joaten ziren etxetik arraina eramanez eta Mª Luisak bere sukaldean prestatzen zien afari-merienda. Garai hartan mahai gainetan ardo kuartilloak zeuden, itxuraz, oraindik ez zen txikiteatzen.

No hay comentarios: