jueves, 23 de julio de 2009

Malen txiki egunian gazte denborako jaixak gogoan














Oraingoan, 1977.eko jaietako egitaraua dakart nere blogera. Azalean Iñigoren argazki zoragarria, zidarrezko ikutuarekin, eta bertan ikusten denez oraindik Motrico ginen paperetan. Barruko orrialdetan euskara ageri da indartsuago baina gure herriaren izenarekin zalantza zegoen, Motriku, Motriko...
Gogoratzeko datu bat, jaiak Mutrikuko Erregina edo Reina de Motrico aukeratzen hasten ziren KAI CLUB Sala de Fiestas-en, egun batzuk lehenago.
Antonio Arrietak idatzitako bi artikuluak interesgarriak dira: bata 50 urte lehenagoko Malenak gogoratzen, eta bestea C.D. Mutrikuk izandako denboraldi ona kontatzen. Bigarren urtean jarraian Preferenteko txapeldunak.
Hasierako goiko plazako argazkia ere bitxia da neretzat. Bertan plaza inguratzen zeuden tablau zaharrak ikusten dira, zenbat orduegoten ginen euren gainean bai zezenak edo txarlotada ikusten (argazkian bezala) edo gauean jendea dantzan eta pasatzen ikusten.

No hay comentarios: