viernes, 20 de febrero de 2009

Mutrikuko Odriozolatarrak, errementariak


XIX. mendeko azken herenetik aurrera, Odriozolatarrek, Mutrikun finkatutako errementari sendiak, inguruan behar ziren era guztietako burdinazko piezak egin izan dituzte, batez ere arrantzarako eta ontzigintzarako.

Odriozolatarrek arrantzarako tresnak ere egiten zituzten, besteak beste kako arruntak, hegaluzeak ateratzeko kakoak, baita izurdeak harrapatzeko salabardo edo arpoiak ere.

Berriz ere, Carmelo Urdangarin Altuna eta José María Izaga Reiner -en lanean informazio interesgarri hau aurkitu dut.

No hay comentarios: