martes, 20 de noviembre de 2007

On José Miguel de Barandiaran Mutrikuko portutik atera zen gerran

Jose Miguel de Barandiaranek kontatzen du nola atera zen Mutrikuko kaitik gerratik ihesika.
"Mutrikuko kaitik irten ziren, beste iheslari batzuekin batera. Hona hemen nola deskribatzen duen bidaia hau bere egunerokoan:
Gaueko 9etan Mutrikuko kaira goaz... Hitz klabea "Itziar" da. Kaian jende asko bildu da. Txingurritegia dirudi eta ez dago inongo antolamendurik. Txalupa batean neke handiz daramate jendea baforetara. Hauek itsasbehera dela eta kanpoaldean daude zain...45 bat iheslari gara denera. Gurekin fusilez armatutako lau mendigoizale ontziratzen dira, gu defendatzeko prest bada ez bada.
Hamaikak bost gutxitan ateratzen gara atzerrirantz. Izarrek isilik jarraitzen dute bere bidea. Atzean utzi ditugu Mutrikuko argitxoak. Geroago argi gehiago ikusten dira, Ondarrukoak, Debakoak, Itziarrekoak... Urrutira goaz itsas handira. gero eskuinera zuzentzeko. Donibaneruntz. Argirik gabe goaz ikus ez gaitzaten. Irigoienek txiskeroa pizten du zigarroari su emateko; itsasontziko bazter guztietatik protesta ugari iristen zaio."

No hay comentarios: